2018(e)ko azaroaren 16(a), ostirala

LIBURUTEGIKO SITESa

Kaixo denoi, ikasturte honetatik aurrera liburutegirako sites bat (https://sites.google.com/bentadesikastetxea.com/bentadesekoliburutegia/albisteak) sortu dugu. Bertan, lehiaketen berriak eta beste albiste batzuk irakurri ahal izango dituzue. Beraz, blog hau ez da hemendik aurrera berriztatuko.  

Adeitasunez, 

BENTADESEKO LIBURUTEGIA

2018(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

MAIATZEKO IRABAZLEAK

Hilabete honetan aurkeztu direnak honako hauek dira: 

-HAUR HEZKUNTZATIK: 
Naia Zarrabe, Mikel Olazabal eta Luken Hurtado
- LEHEN HEZKUNTZATIK:
Bidatz Morgado, Aya Marchouqui, Elaia Landeta,Saray López eta Nor Marchouqui.
*IRABAZLEAK: 
Mikel Olazabal, Nor Marchouqui eta Saray López izan dira. 


ZORIONAK DANORI ETA EZ ETSI!!!!

2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

MAIATZEKO LEHIAKETA

MAIATZEKO LEHIAKETA
👉HH eta LHko 1go ZIKLOA

Hilabete honetan, pelikula bat aukeratu beharko duzue eta bertan agertzen diren pertsonaietatik bat edo batzuk aukeratu haien MARRAZKI polit bat egiteko. Irudia margozterako orduan, teknika ezberdinak erabil ditzakezue (tenperak, argizariak, atzamarrak, klarionak..). 

Gogoratu zuek egindako irudia izan behar dela eta garrantzitsuena ondo pasatzea dela!

👉LH (2. eta 3. ZIKLOAK) eta DBH
Oraingoan, MOSAIKO baten bidez pertsonaia berri bat sortuko duzue. Pertsonaia, zuek asmatutakoa izango da. Mosaikoa amaitzean deskriba ezazue zuen hitzekin pertsonaia. Deskribapenean agertu behar diren datuak hauexek dira: pertsonaiaren izena zein den, nolakoa den azaldu eta zein material erabili dituzu mosaikoa egiteko. Nahi baduzu beste orri baten egin dezakezu.


Lehiaketan honako puntu hauek izango ditugu kontuan:
SARIA ETA IRABAZLEAK



Bost irabazle egongo dira, haur hezkuntzatik bat, lehen hezkuntzako ziklo bakoitzetik bat eta derrigorrezko bigarren hezkuntzatik beste bat. Etaparen baten, parte hartzailerik ez balego, saria ez da derrigorrez banatuko. Izan ere, entregatutako lanek ez badituzte aurretik azaldutako baldintzak betetzen, ez da ikasle horrentzako saririk egongo. 


Saria, LIBURU BAT izango da eta bere argazkia eta lana blog honetan argitaratuko dira. Horrez gain, lehiaketako lan guztiak eskolako hormetan edo liburutegian egongo dira ikusgai.

ENTREGATZEKO EPEA ETA LEKUA
Lehiaketako materiala liburutegiko ordutegian entregatu behar da liburutegian bertan. Parte hartzeko azken epea, MAIATZAREN 30a izango da. Epe horretatik kanpo jasotzen diren lanak ez ditugu kontuan hartuko.

2018(e)ko maiatzaren 3(a), osteguna

APIRILEKO IRABAZLEAK

Hilabete honetan aurkeztu direnak honako hauek dira: 

-HAUR HEZKUNTZATIK: 
Naia Zarrabe, Mikel Olazabal, Luken Hurtado eta Oinatz Villa.   

- LEHEN HEZKUNTZATIK:
Garazi Villa, Euken Muñoa, Imanol eta Irene Arbe, Aya Marchouqui, Ibon Duo eta Nor Marchouqui. 

*IRABAZLEAK: 
Naia Zarrabe, Luken Hurtado, Imanol eta Irene Arbe, Aya Marchouqui eta Nor Marchouqui izan dira. 


ZORIONAK DANORI ETA EZ ETSI!!!!














2018(e)ko apirilaren 10(a), asteartea

APIRILAREN LEHIAKETA

APIRILEKO LEHIAKETA
👉HH eta LHko 1go ZIKLOA



Eguzki Sistemaren ESKULANA egin beharko duzue. Eskulan hau egiteko, saiatu material ezberdinak erabiltzen eta Eguzki Sisteman dauden planetak ahalik eta hoberen adierazten. 

Gogoratu zuek egindako eskulana izan behar dela eta garrantzitsuena ondo pasatzea dela! 

👉LH (2. eta 3. ZIKLOAK) eta DBH

Lurraren Eguna apirilaren 22an ospatzen da mundu osoan. Ideia honen bultzatzailea Estatu Batuetako Gaylord Nelson senataria izan zen eta superpopulazioaren, kutsaduraren, biodibertsitatearen eta Lurra babesteko kontzientzia pizteko sortu zuen. Lurrari omenaldi bat egiteko GUTUN BAT idatziko diozue gure Ama Lurra eta ingurumena zaintzearen garrantzia azaltzen. 

Lehiaketan honako puntu hauek izango ditugu kontuan:

SARIA ETA IRABAZLEAK
Bost irabazle egongo dira, haur hezkuntzatik bat, lehen hezkuntzako ziklo bakoitzetik bat eta derrigorrezko bigarren hezkuntzatik beste bat. Etaparen baten, parte hartzailerik ez balego, saria ez da derrigorrez banatuko. Izan ere, entregatutako lanek ez badituzte aurretik azaldutako baldintzak betetzen, ez da ikasle horrentzako saririk egongo. 
Saria, LIBURU BAT izango da eta bere argazkia eta lana blog honetan argitaratuko dira. Horrez gain, lehiaketako lan guztiak eskolako hormetan edo liburutegian egongo dira ikusgai.

ENTREGATZEKO EPEA ETA LEKUA
Lehiaketako materiala liburutegiko ordutegian entregatu behar da liburutegian bertan. Parte hartzeko azken epea, APIRILAREN 25a izango da. Epe horretatik kanpo jasotzen diren lanak ez ditugu kontuan hartuko.

MARTXOKO IRABAZLEAK

Hilabete honetan aurkeztu direnak honako hauek dira: 

-HAUR HEZKUNTZATIK: 
Naia Zarrabe, Mikel Olazabal, Noa Peña, Aroa Aranbalza eta  Luken Hurtado.  

- LEHEN HEZKUNTZATIK:
Iraide Alonso, Euken Muñoa, Natalia Castillo, Uxue López, Nora Castillo, Nahia Olabarriaga, Kevin Garzón eta Antton Garai. 
*IRABAZLEAK: 
Mikel Olazabal, Aroa Aranbalza, Euken Muñoa, Nahia Olabarriaga eta Antton Garai izan dira. 


ZORIONAK DANORI ETA EZ ETSI!!!!

2018(e)ko martxoaren 5(a), astelehena

MARTXOKO LEHIAKETA

👉HH eta LHko 1go ZIKLOA
Udaberriari hasiera emateko, urtaro honi buruzko ESKULAN BAT sortu beharko duzue. Eskulan hau egiteko, saiatu irudimena lantzen eta material ezberdinak erabiltzen zuentzako udaberria zer den ahalik eta hoberen adierazteko. 


👉LH (2. eta 3. ZIKLOAK) eta DBH


1879ko martxoaren 14an Albert Einsten fisikaria jaio zen. Einsteinek Erlatibitatearen Teoria Orokorra asmatu zuen, besteak beste. Bere urteurrena ospatzeko eta bere omenez, hilabete honetan ALBERT EINSTEINEN KARIKATURA egin beharko duzue.


Lehiaketan honako puntu hauek izango ditugu Kontuan:

SARIA ETA IRABAZLEAK
Bost irabazle egongo dira, haur hezkuntzatik bat, lehen hezkuntzako ziklo bakoitzetik bat eta derrigorrezko bigarren hezkuntzatik beste bat. Etaparen baten, parte hartzailerik ez balego, saria ez da derrigorrez banatuko. Izan ere, entregatutako lanek ez badituzte aurretik azaldutako baldintzak betetzen, ez da ikasle horrentzako saririk egongo.

Saria, LIBURU BAT izango da eta bere argazkia eta lana blog honetan argitaratuko dira. Horrez gain, lehiaketako lan guztiak eskolako hormetan edo liburutegian egongo dira ikusgai.

ENTREGATZEKO EPEA ETA LEKUA
Lehiaketako materiala liburutegiko ordutegian entregatu behar da liburutegian bertan. Parte hartzeko azken epea, APIRILAREN 9a izango da. Epe horretatik kanpo jasotzen diren lanak ez ditugu kontuan hartuko.